XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaskuntzaren egoera Gaurkoa mobilizazio eguna izango da irakaskuntzan.

Ertainetako Irakaskuntzan, ikasleen aldarrikapenak entzunak izan daitezen eta LOGSEren aurka.

Magisteritzako ikasleek ere azken egunak mobilizazio egunak izan dituzte, lizentziatura, eta gorputz bakarraren alde.

EUSKADIKO Ikasleen Koordinakundeak idatzi honen bidez bere eritzi orokorrak kaleratu nahi ditu, azken bolada honetan burutzen ari diren mobilizazio eta negoziaketei buruz.

Alde batetik, borrokaren zergatia gogoratzea komenigarria izango litzateke, hau da, ikasleok ditugun eskakizunak gogoratzea; dakigunez gaur egunean eta irakaskuntza honetan ez ditugu askatasun demokratikoak, hau nabaria izanez bai kontseilu eskolarretan eta bai greba eta asanblada eskubide ezan.

Bestalde, beharrezkoa dugu hizkuntz politika berri bat, irakaskuntzaren euskalduntzea lortzeko.

Eta orokorrean irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntza nabaria beharrezkoa litzateke, bereziki lanbide heziketan.

Aipatutako eskakizunen alde martxoan hasi ginen gure problematika salatzen eta aldi berean mugitzen.

Mobilizazio hoiengatik lortu genituen Gasteizko gobernuarekin lehenengo kontaktuak, eta Nafarroan Madrilgo gobernuarekin kontaktuak lortzeko ahaleginak egin ziren baina ez genuen zorte berdina izan.

Handik aurrera bilera pare bat izan dugu, baina administrazioaren jarrera ez da oso positiboa izan eta tramite hau pasatzen saiatu dira.

Horregatik gaurko mobilizazioa garrantzi handikoa izango da.

Gaurko honetan, Gasteizko Gobernuari indarra erakusten saiatuko gara eta aldi berean borrokan jarraituko dugula esanez.

Mobilizazio honekin gure eskakizunak onartzera bortxatu nahi dugu administrazioa.

Baina, hau ez da izango hartuko dugun neurri bakarra, ikastetxe guztietan sinaduren bilketa hasi dugu, ostiralean administrazioarekin izango dugun bileran aurkeztuko dugun idatziaren aldekoa.

Honekin jarraituz, Gasteizko eta Madrilgo Gobernuari Euskadiko ikasleok aurten hasi dugun borrokarekin jarraituko dugula esango diegu, eta gure eskakizunak lortu arte ez dugula etsiko.

Bukatzeko, orain irakaskuntzako estamentu guztietan eztabaidatzen ari den L.O.G.S.E. famatua komentatu behar dugu baita ere.

Euskadiko Ikasleen Koordinakundeak ez du erreforma hau sakondu, baina hala eta guztiz ere kritikatu beharko dugu zenbait arrazoiengatik; alde batetik, esan behar dugu ikasleok ez dugula parte hartu erreforma honetan eta noski gure eskakizuna ez da agertuko, hau da, ez da izango ikasleontzako egindako erreforma bat.

Guk ulertzen dugunez, irakaskuntzak behar duen erreformak taula erreibindikatibok dituen puntu guztiak onartu behar lituzke.

Hala eta guztiz ere euskal ikasle mugimenduaren sektore guztiak gai honetaz eztabaidatzen hasi behar direla ikusten dugu, hau da, Euskadiko ikastetxe guztietan eztabaida sakona eman behar da, L.O.G.S.E. delakoa Euskadiko ikasleontzat komenigarria ez dela ikusiz.

Bukatzeko deialdia zabaltzen dugu gaurkoan izango den grebaren eta mobilizaziotarako 12,etan betiko lekuetan.

Xabier Ruiz Euskadiko Ikasle Koordinakundeko kidea.